XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina lau anaia izanik arte sailean laurak ospetsu izatea, besterik da; nekez eta noiz behinka bakarrik egokitzen den zerbait baita.
Hauxe da, bada, Arruetarrekin gertatzen dena.
Anaia guztiak izan ziren ospetsuak eta horietatik Alberto, Euskalerriko pintatzaile hoberenen artean aurkitzen dena.
Jose ilustratzailea eta karikaturista da; Ramiro nortasun haundiko pintatzailea eta eszenografoa eta Rikardo zeramista, maisu bezala Caracasen bizi dena.
Alberto Arrue (1878-1944) Abandon (Bilbaon) jaio zen.
Lekuona eta Anselmo Guinea lehen irakasle dituelarik dibujorako dohaia eta egokitasuna berehala erakusten du.
Bere estudioak Madrilen jarraitzen ditu Moreno Carbonero eta Muñoz Degrain irakasleen pintore famatuen ardurapean, San Fernando eskolan.
Erroman pintatzen du hiru urtetan eta ondoren Parisa jotzen du luzarorako.
1904, urtean Erakusketa Nazionalean aurkezten du baina bere koadroa hain desegoki jarria zegoela eta
Geroztik, sariketa honetan ez du parte hartuko.
Hurren urtean, Bizkaiko Aldundiak
Europako zenbait hiriburutan eta Buenos Airesen garaipenik lortzen du erakusketetan.
Argentinako hiriburuko Witcomb galerian aurkezten du 1922 urtean; handik urtetara beste euskaldun batek erakutsiko zuen, Elias Salaberriak, sala berean.
Alberto Arrueren lan interesgarrienen artean lehen aipatutakoa eta Juan de la Encinaren erretratoa dirateke.
Jaun hau, José Gutiérrez Abascal, arte kritikalari ospetsua eta EUSKAL PINTURA aztertu izan zuen lehenengoetakoa izan zen.
Alberto Arruek erabiltzen dituen gaiak, bere anaien antzera, Euskalerriari dagozkionak dira gehienak.
Baina baditu oso ezagunak, egoki asko pintatuak: ijito koadroak.
Jose Arrue, lehengoaren anaia, karikaturista, izkirimiri eta historieten dibujogile bezala ezagutu genuen.
Bere lanak Madrileko
1925ean, Parisen Arte Dekoratzaile Erakusketan zilar medaila eman zioten.
Barcelonan,
Ramiro Arrue ere oso ezaguna da.
Bere koadroetako bat
Oihal honetan artearen aldakuntzaz eta eboluzioari jarraitu beharraz duen kezka erakusten du, interpretazioa eskematikoki eskainiaz.